Gipuzkoar gehienentzat, Pello Gibelalde (Legazpi, 1945), enpresaburu arrakastaduna baino gehiago, Realeko presidente izateko hautagai ohia da. 2001ean eta 2005ean aurkeztu zen Realeko hauteskundeetara, baina kale egin zuen. Aurrerantzean, Adegik egingo du ezagun, enpresaburuen elkarteko presidente izango baita datozen hiru urteetan. Adegi ezagutzen du, Zuzendaritza Batzordeko eta Batzorde Betearazleko kidea izan baita.
Gibelalde, ikasketaz, elektrizitate ingeniari teknikoa da. 1974an Hine enpresa sortu zuen, Olaberrian (Gipuzkoa), hiru anaiekin eta emaztearekin batera. Bost langilerekin hasi ziren, eta gaur egun 319 dituzte. Hine taldeak zortzi enpresa dauzka sei herrialdetan. Bi sektore nagusitan lan egiten du: automatizazio industrialerako sistemetan eta energia berriztagarrietan (eolikoa, eguzki energia termikoa, fotovoltaikoa, itsas olatuen bidezkoa...). Munduko liderra da sistema olio-hidraulikoetan, eta osagaiak egiten ditu aeronautikarako, tren ekoizpenerako, makina-erremintarako eta altzairugintzarako.
Soslaia. Pello Gibelalde
Itzaletik erakusleihora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu