Jaieguna izan arren, saltokiak irekitzeko baimena izango dute bihar Nafarroako merkatariek. Erabakiaren aurka protesta egin zuten atzo CCOO, UGT, LAB eta ELAko ordezkariek Iruñeko Eroskiren aurrean. Familia eta lana uztartzeko ahaleginari kalte egiten diola adierazi duten.
Sindikatuen arabera, jaiegunetan irekitzea bereziki txarra da saltoki txiki eta ertainentzat, ezin dutelako handiekin lehiatu. Horretaz gain, kontsumitzaileei azaldu zieten ez dagoela igande eta jaiegunetan erosketak egin beharrik, gaur egungo ordutegia aski delako horretarako.
Jaietan dendak irekita lana eta familia bateratzea zailagoa dela salatu dute
Sindikatuen arabera, saltoki txiki eta ertainentzat da bereziki txarra jaiegunetan irekitzeko aukera izatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu