ekonomia

Jaurlaritza Txinan, euskal enpresei laguntzeko asmoz

Pekinen bulego bat zabaldu du Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak. Azkeneko bost urteetan EAEk Txinara egindako esportazioak %90 hazi dira.

2011ko apirilaren 26a
15:35
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak bulego bat ireki du Pekinen, SPRIren bitartez, Txinan dauden euskal enpresei eskaintzen dien laguntza azpiegitura zabaltzeko. Bulego berriak Jaurlaritza Shanghain duela zortzi urtetik garatzen ari den jarduera osatuko du.

SPRIko iturrien arabera, euskal enpresei Txinako iparraldeko garapen guneetaraino lagundu nahi diete, merkatu haietara bideratzen baitira Asiako merkatuan interesatuta dauden euskal enpresa sareko sektore batzuk; hala-nola, makina erreminta eta energia garbiak.

Azken bost urteetan EAEk Txinara egin dituen esportazioak %90 hazi dira. Gaur egun hainbat sektoreko 120 enpresa inguruk ezarpen iraunkorrak dituzte Txinan: automoziokoek, energia sektorekoek (turbina fabrikazioa eta parke eolikoen operazioa), makina-erremintaren sektorekoek eta abarrek.

Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak euskal enpresen nazioartekotzea sustatzen du SPRIren Kanpo Sarearen bidez. Kanpo Sareak kanpoko merkatuetara ateratzen laguntzen die euskal enpresei eta guztira 60 bat herrialdetara hedatzen da. Besteak beste, hauek dira eskaintzen dituen zerbitzuak: jomuga merkatuei buruzko informazioa eta azterketak, sarrera komertziala, atzerrian merkataritza eta produkzio ezarpenak egiteko laguntza, behin-behineko kokapena negozio zentroetan, bakarkako prospekzio bidaiak antolatzea, zenbait tramite egiteko laguntzak, tokiko autoritate eta administrazioekin harremanetan jartzea eta finantza arloko laguntzak eskuratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.