Jaurlaritzak 4.000 etxebizitza babestu emango ditu errentan

Inbertitzaile batek erosiko ditu etxeak, eta Jaurlaritzak hogei urterako alokatuko dizkio, 430 milioigatik

Donostia
2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Alokairu babestua sustatzeko ekimen berritzailea jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak. Inbertitzaile pribatu baten 4.000 etxebizitza babestu errentan hartuko ditu hogei urterako, gero errentan emateko. Ekimena finantzatzera 430 milioi euro bideratzea onartu zuen atzo Jaurlaritzako gobernu kontseiluak. Eragiketaren kostua txikiagoa izango da, ordea, hasieran jarritako duen %42 bueltan jasoko baitu, maizterrek ordaintzen dituzten alokairu errentetatik. Horrenbestez, ekimena 249 milioi euro kostako zaio Jaurlaritzari. Maizterrek, berriz, diru sarreren araberako errentak ordaindu beharko dituzte.

Ondo bidean, aurreneko 1.072 etxebizitzak datorren urteko lehen seihilekoan jarriko ditu errentan. Ordutik 2015era arte, urtean batez beste 788 etxebizitza jartzea aurreikusten du.

Jaurlaritzak kudeatuko dituen 4.000 etxebizitza horietatik 1.072 Alokabidek eraikitakoak dira eta beste 1.875 Viesak eraikitakoak. Horiek guztiak inbertsiogileak erosiko ditu eta hark eraikiko ditu 4.000 osatzeko falta direnak ere. Horri esker, 28 milioi euro poltsikoratuko ditu Jaurlaritzak, 92,4 Alokabidek eta 182,5 Viesak.

Ekimena martxan jartzeko falta zaion bakarra inbertsiogilea topatzea da. Aurrezki kutxek ezezkoa eman ostean, atzerrian ei dabil diru fresko bila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.