Jaurlaritzak 50 eta 100 euroko baleak oparituta sustatu nahi du kontsumoa

Milioi bat euroko inbertsioa egin du plana bera eta hura sustatzeko publizitate kanpaina finantzatzeko

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Kontsumoa sustatzeko plan bat bitxia abiatuko du Eusko Jaurlaritzak datorren astean: Plan Compra aQtiva. Bi astez, 24 lagunek 6.000 erosketa bale banatuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 6.000 saltoki txikitan; 50 euroko 2.000 bale eta 100 euroko 4.000 bale, hain zuzen.

Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak eta Maite Balmaseda Merkataritza zuzendariak atzo azaldu zituzten kanpainaren nondik norakoak. Haien esanetan, notario aurrean egindako zozketa baten bidez erabaki dute 6.000 saltoki horiek zeintzuk izango diren.

Baleak banatzeko 24 laguneko talde bat osatu du Eusko Jaurlaritzak. Haiek izango dira zozketa horretan atera diren dendetara joan beharko dutenak. Denda batera joan eta une horretan produktu bat erosten ari denari emango diote erosketa balea. Bezeroak 2001eko ekainaren 30era arteko epea izango du balea denda horretako produktuen truke aldatzeko.

Plan Compra aQtiva Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren lankidetzari esker jarriko da abian, eta merkataritza sektorean eskaria handitzea eta kontsumitzaileek denda txikietan duten konfiantzari bultzada bat ematea ditu helburuak.

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euroko inbertsioa egin du kanpaina bera eta hura sustatzeko publizitate kanpaina finantzatzeko. Telebistan, Interneten, kaleko euskarrietan, autobusetan... jarriko dituzte iragarkiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.