Arabako Vital kutxako kontseilarien erdia berrituko da hil honen amaieran, martxoaren 30ean egingo den batzarrean, eta Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ohia eta Victor Garcia Hidalgo Espainiako Poliziaren zuzendari ohia eta PSE-EEren Arabako Antolakuntza idazkaria kontseilari izango dira EAJk eta PSE-EEk duten akordioari esker. Hain zuzen ere, jeltzaleen proposatu dute Balza eta sozialistek Hidalgo.
Horiez gain, Ana Agirre Jaurlaritzako Industria sailburu ohia, Juan Mari Ollora Arabako ahaldun nagusi eta senadore ohi jeltzalea, eta Juan Ramon Gebara Jaurlaritzako sailburu ohia ere izango dira kontseilari. PSE-EEren ekimenez, berriz, Virgilio Bermejo eta Cristina Gonzalez.
Victor Garcia Hidalgo Espainiako Poliziako zuzendari ohiaren inguruan eztabada sortu da azkenaldian, Faisan auzian ustezko etakideei operazioaren berri ematea leporatzen baitiote zenbait komunikabidek.
Ekonomia
Javier Balza eta Victor Garcia Hidalgo Vitaleko kontseilari
Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ohiak EAJren proposamenez hartuko du kargu hori; Espainiako Poliziaren zuzendari ohiak, berriz, PSE-EEren ekimenez. Juan Mari Ollora eta Ana Agirre ere aukeratutakoen artean dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu