Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak izendatu du Garcia Lurueña entitateko kontseilari ordezkari, Gregorio Billalabeitia presidenteak proposatuta. Akziodunen Batzarrari eman diote erabakiaren berri, eta ontzat jo dute haren izendapena.
Orain arte zuzendari korporatibo izan den Ignacio Sanchez Asiainek bankua utziko du. "Urteetako zerbitzua eta ibilbide profesional bikaina" aitortu dio entitateak. Espainiako Bankuak hala eskatuta izendatu du Kutxabankek kontseilari ordezkariaren figura. Aurrezki kutxek ez zuten halakorik.
Garcia Luereña Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, eta 35 urteko lan ibilbidea du Bizkaiko Aurrezki Kutxan aurrena, BBKn gero eta Kutxabanken azkenik. Gainera, Cecabank, Norbolsa, Fineco eta Cajasurreko Administrazio Kontseiluetan aritutakoa da.
Kutxabanken esanetan, haren soslaia "tekniko eta independentea" da, eta bere "lidergo gaitasuna" eta "esperientzia" hartu dituzte kontuan, besteak beste.