Joakin Telleria Pasaiako portuko zuzendari izendatu du Jaurlaritzak
GASTEIZ. Joakin Telleria Agirrezabala izendatu du Eusko Jaurlaritzak Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente, Felix Garziandiaren ordez. Garziandiak uztailaren 30ean dimisioa eman zuen, kargua hartu eta bi urte eskasera. «Gobernurako eta kudeaketarako autonomia falta nabarmena» argudiatu zuen. Telleriak zuzendari karguak izan ditu Jaurlaritzan, eta Donostiako Teknologia Parkeko zuzendari nagusia izan zen 2003tik 2009ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu