Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalariak aske uzteko exijitu dute

Grebalarien aldeko manifestazioa. MARISO RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
2014ko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalariak ez kartzelatzea exijitu zuten atzo manifestazio batean, Bilbon. Bi urte eta erdiko espetxe zigorra jaso dute 2012ko martxoaren 29ko greba orokorreko istiluetan parte hartu izana egotzita. Hasieran, zigorra 15 hilabetekoa zen, baina desordena publikoa eragitea leporatuta zigorra handitu egin diete biei. Haien aurkako froga nagusia ertzainen bertsioa izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.