Irudia. Eibar

KAMIOILARI BAT HIL DA, DEBA IBAIRA ERORITA

2011ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Gidatzen zuen kamioia Deba ibaira erorita, garraiolari bat hil zen atzo Eibarren. AP-8 autobidean gertatu zen ezbeharra, 12:00 inguruan, Azitaingo zubibidearen parean. Irungo norabidean zihoan Danimarkako matrikula zuen ibilgailua, eta esnea zeraman. Kamioia erori eta harrapatuta geratu zen gidaria. Larrialdi zerbitzuak iritsi zirenean bizirik zegoen arren, han bertan hil zen. Maiatzaren 30ean beste kamioi batek ere istripua izan zuen leku berean. Orduan, ez zen ibaira erori, ibilgailuaren aurrealdea zubian kateatuta geratu zelako. Nafarroan ere izan zen beste lan istripu bat atzo. Dorren, bost metroko garaieratik erori zen langile bat, eta larri zauritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.