Lan osasuna

Kamioilari bat hil da Urdulizen

Kamioia irauli egin da, eta gidaria barruan harrapatu du.

Iker Aranburu.
2018ko abuztuaren 6a
07:41
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, 17:17an gertatu da ezbeharra, BI-634 errepidean, Butroe eta Urduliz herrien artean (Bizkaia). Kamioia bide erdian irauli da, zergatik ez dakitela. Kamioilaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta hilda zegoen suhiltzaileek eta anbulantziak iritsi direnerako. Kamioiaren zama bidean geratu da, eta Ertzaintzak bidea itxi behar izan du.

Gaurko istripura arte, LAB sindikatuak lanean hildako 31 langile zenbatuak zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.