Liburu salmahaiak Bilboko kaleetan. Krisiaren zergatik azaldu eta konponbideak agertuko duenik ez da kaleratu. EzBilbon, ez New Yorken. Wall kaleko zalantzak Olabarri kaleraino hedatu ziren. 1.848 milioiren salerosketa izan zen eta Santanderrek (-%2,4) eragin zuen, nagusiki, Bilbao-2000ren bilakaeran. BBVAk (-%1,26) eta Edurnezurik (-%0,27) ere ez zioten lagundu, bistan da. Espainian liburuak baino adreiluak ikusten dituzte atzerritarrek. Salbuespenak badira, Toti Martinez Lezearena egin zuen Gamesa (+%5,24) edota OHLren (+%4,04) kurrinkak lekuko. Krisia noranahi iristen da, baina ez hegazkinez: iazko mozkinen gainean dibidendurik ez banatzea erabaki duen Iberia (-%2,34) ikusi besterik ez dago. Criteria (=) zer irakurri ez zekiela gelditu zen, baina NDFk garbi adierazi du, krisiak iraun bitartean, asko irakurtzeko beta izango dugula. Finantza bitartekarien kontabilitate liburuetan, besteak beste. Patxadan.
Arcelor Mittal Enplegu dosierrak gorabehera, Arcelor Mittalek (-%4,27) Ibex-35eko (-%0,73) tropelean sartzea lortu du, Gas Naturalen (+%0,98) menpe gelditu den Fenosarenordez. Maiatzaren 5etik aurrera, enpresaren balioaren %10 kontuan hartuko da Ibex-35aren barruan, libreki salerosten diren akzioen proportzio (free float) murritza baitu Mittal buru (eta jabe nagusi) duen enpresaren kasuan. Garai bateko Usinor Sacilor eta Aceralia irentsi zituen erraldoia CAC-40 (-%0,55) indizearen kide da Mittalek bereganatu eta sortu zen unetik beretik.
Kanpora liburuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu