Ekonomia

Karguekin utzi dute aske Antton Zubiaurre Sprilurreko zuzendari ohia

Espioitza industriala egozten diote, eta atzo goizean atxilotu zuten. Beste pertsona baten posta elektronikora sartu eta handik garrantzi handikoa informazioa eskuratzea leporatzen diote zehazki.

2010eko ekainaren 26a
13:52
Entzun
Karguekin baina aske utzi dute Antton Zubiaurre Sprilureko zuzendari ohia. Jaurlaritzako eraikuntza industrialerako lurzoruen sustapeneko sozietate publikoa da Sprilur. Espioitza industriala leporatzen diote Zubiaurreri: beste pertsona baten posta elektronikoan sartu eta handik garrantzi handiko informazioa eskuratu eta baliatzea.

Sprilurrek berak jarri zuen salaketa, pertsona bat edo gehiago posta elektronikoetara baimenik gabe sartzen ari zirela ohartu ostean.

Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren garaian izan zen Zubiaurre Sprilurreko lehendakari. Aurretik Mendaroko (Gipuzkoa) alkate izan zen EAJtik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.