Astelehenean hil zen, Gasteizen, 95 urte zituela, Jose Maria Knorr, Kas freskagarri markaren sortzaileetako bat. Edarien sektoreko hirugarren belaunaldi bateko kide zen. Haren aitona Roman Knorr Alemaniatik Gasteizera etorri eta Pilar Ortiz de Urbina emaztearen diruarekin La Esperanza garagardo fabrika sortu zuen. Roman Knorr aitak ere La Esperanza garagardo lantegia ireki zuen 1920an, eta 1927an As gaseosa ekoizteari ekin zion. Haren heriotzaren ondoren, seme-alabek hartu zuten negozioa, eta 1954an, Jose Maria Knorren gidaritzapean, laranja zuku kontzentratua ur karbonatuarekin nahasten hasi ziren. Kas sortu zen orduan, Coca-Colari eta AEBetik etortzen ziren edari berriei lehia egingo zien Arabako freskagarria. Arrakastak bultzatuta, negozioa zabaldu zuen familiak. Hedapen horretan lagundu zion Banco Industrial de Bilbaori akzioen %5 saldu zien 1971n, eta hurrengo urteetan parte hartze handiagoak hartu zituzten haren ondorengoek, Banco de Bilbaok eta BBVk. Azken horrek negozioa Pepsicori saldu zion 1992an.
Gaur egingo dituzte Jose Maria Knorren hiletak, Gasteizko San Pedro elizan.•
Hilberria. Jose Maria Knorr
KAS freskagarrien sortzailea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu