Caixa Catalunyako, Caixa Tarragonako eta Caixa Manresako administrazio kontseiluek baietz esan diote bat egiteko proiektuari. Atzo bildu ziren hiru aurrezki kutxetako ordezkariak, bakoitza bere aldetik, eta iragarri bezala, oniritzia eman zioten proiektuari. Bat egitea 2010eko lehen sehilekoan gauzatuko da eta, emaitza, Kataluniako bigarren aurrezki kutxarik handiena izango da. Lehendabizikoa La Caixa da.
Hiru aurrezki kutxek hitzartutakoaren arabera, erakunde berriak marka berria estreinatuko du, eta Bartzelonan izango du egoitza soziala, orain Caixa Catalunyak egoitza nagusia duen lekuan, hain zuzen. Caixa Manresaren eta Caixa Tarragoaren egoitza nagusiak, berriz, erakunde berriaren lurralde egoitzak izango dira.
Prentsa ohar batean jakinarazi dutenez, ahaleginak egin dituzte erakunde berriaren gobernu organoetan hiru aurrezki kutxetako korporazio eta erakunde fundatzaileen ordezkagaitasuna bermatua egon dadin. Horiek horrela, Caixa Catalunyak %60ko ordezkagaitasuna izango du, eta %20nakoa izango dute Caixa Tarragonak eta Caixa Manresak.
Kataluniako bigarren aurrezki kutxa sortzeko bat-egitea onartu dute
2010eko lehen sehilekoan bat egingo dute Caixa Catalunyak, Caixa Tarragonak eta Caixa Manresak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu