Metal zuri-grixaska eta gogorra da, eta beste metal batzuekin batera egoten da zenbait mineraletan. Kobaltoa erauzteko, mineral hori urtu egin behar izaten da.
Kobalto metalikoak hainbat erabilera ditu industrian. Adibidez, antzinatik erabiltzen da pigmentu urdina lortzeko. Superalezioen fabrikazioan ere erabiltzen da, hala nola erreakziozko motorretarako, turbinen osagaietarako…
Hala ere, azken urteetan kobaltoaren aplikazio kimikoak nagusitu dira. Kobalto findua, kobalto sulfatoa eta kobalto oxidoa ioi litiozko baterien osagaiak egiteko erabili ohi da. Iragarpenen arabera, 2020. urterako aurreikusitako ioi litiozko bateria guztien hiru laurdenek kobaltozko katodoak izango dituzte.
KOBALTOA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu