Kontratu motak, kaleratzearen arabera

2013ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KONTRATU MUGAGABEAK

•33 lan egun. Kontratu mugagabe nagusiak hiru dira. Azken lan erreformaren ondoren, ohiko kontratu finkoaren kalte ordaina 33 lan egunekoa da lanean egondako urte bakoitzaren truke (24 hilabeteko mugarekin). Erreformaren aurretik indarrean zeuden kontratuei 45 lan egun arteko epea kalkulatzen zaie 2012 urteko otsailera arte. Kalte-ordain horiek finkatuta daude epaileek kaleratzea bidegabea izan dela onartzen badute. Kaleratzea bidezkoa bada, asko jota, hogei eguneko ordaina dago (gehienez ere, 12 hilabeteko soldataren parekoa). PPk ekintzaileen aldeko kontratua martxan jarri zuen, eta horrek urtebeteko proba epea du. Lehen urtean kaleratzea librea da horretan.

ALDI BATERAKOAK

•Hamar egun. Legediak kontratu mota ugari jasotzen ditu. Funtsean, epe jakin baterako kontratazioak dira edo obra edo zerbitzu bat amaitu artekoak. Kaleratze bidegabeak egonez gero, hamar lan eguneko soldata kobratzen dute (lehen zortzi ziren). 2014ean 11 izango dira, eta 2015etik aurrera, 12. Kalte-ordain horietatik kanpo geratzen dira formakuntzarako kontratazioak edo bitarteko izaera dituztenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.