Kontseilu Nagusiak ez ditu zergak emendatuko aurrekontuari begira

Aurtengo aurrekontuek iazkoen jarraipen gisa hartu behar direla azaldu du Paueko Kontseilu Nagusiak

Aitor Renteria.
Baiona
2012ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Krisialdiari buru egiteko zergarik ez duela emendatuko jakinarazi du Georges Labazee Kontseilu Nagusiko presidenteak. Frantziako gobernuak BEZa igotzea erabaki badu ere, Kontseilu Nagusiaren kontuak «orekatuak» direla nabarmendu du. Hala ere, aurtengo aurrekontuak osatzerakoan zuhurtziazjokatu dutela erran du Labazeek. Martxoaren 23an bozkatuko dituzte aurrekontuak.

Estatuak Kontseilu Nagusiaren esku jartzen dituen betekizunek dute lehentasuna aurrekontua osatzerakoan. Horrela, gero eta handiagoa da adineko pertsonen laguntzarako baliatzen direndiru sailak. 2011n, 6.600 pertsonak hartzen zuten laguntza hori; gaur egun, 10.350ek; eta 2014an 14.000 izanen direla jakinarazi du Labazeek. Gisa berean, 30 milioi euro jarriko dituzte eskolen arraberritze edo eraikuntza lanetarako. Azpiegituren eta gizarte laguntzen diru sailak emendatuko dituela jakinarazi du, hala ere.

Gizabanakoen etxe aldaketei dagokien zergetatik eta enpresen ekarpenei esker, dirua aurreztu ahal izan dutela azaldu du Labazeek. Horri esker, eskatu beharreko maileguak txikiagoak izanen dira. Aurrekontuetan bost milioiko diru saila baztertu dute Tours-Bordele AHT atalaren ordaintzeko, xedea eginen den argitu ez bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.