Lan gatazka

Kontsulta epea amaitu da Zumarragako Arcelorren

Fabrikaren itxierari eutsi dio enpresak, baina prest dago kalte-ordainei buruz negoziatzen jarraitzeko

Arcelor Mittaleko langile bat, apirilaren 20ko giza kateari begira. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2016ko maiatzaren 4a
12:01
Entzun

Arcelor Mittaleko zuzendaritzak amaitutzat jo du Zumarragako lantegiaren geroari buruzko kontsulta epea. Enpresak ez du atzera egin fabrika itxi eta ekoizpena Asturiasera bidaltzeko asmoetan. Ekoizpena duela bi aste eten zuten, eta orduz gero Zumarragako fabrika soilik txatarra biltzeko baliatzen du. Hor zortzi langile arituko dira. Beste 268 Asturiasera bidali nahi ditu, 50 Euskal Herrian dituen beste fabriketara, eta 24ri erretiro aurreratua emateko prozesua hasi du.

Langileek batzarra egingo dute ostiralean, aurrerantzean zer egin erabakitzeko. Mobilizazio ugari egin dituzte martxoan zuzendaritzak bere asmoen berri eman zienean. Protesta jendetsuena apirilaren 20an egin zuten, ehunka lagunek giza-katea osatu baitzuten Zumarragan eta Urretxun.

Orain arte lekualdatzeak eta kalte-ordainak negoziatzeari uko egin diote, baina hilaren 12ko bilera batean hori tratatzea hitzartu dute zuzendaritzarekin. Enpresak proposatu die lekualdatzea diruz laguntzea eta, Asturiasera doazenen kasuan, Zumarragako soldatei eustea. Enpresa uzten dutenei 28 eguneko soldataren adinako kalteordaina eskaini die, 15 hilabeteko mugarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.