ekoNOMIA

KPI harmonizatua %1,4 jaitsi da uztailean

2009ko uztailaren 30a
15:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Kontsumo Prezioen Indize harmonizatuak (KPI) %1,4 egin du behera uztailean Espainiako Estatuan,minino historikoa lortuz. Ekaineko datuekin alderatuz, lau hamarren jaitsi da. Estatu Espainoleko INE estatistika institutuak jakinarazi ditu datu horiek gaur.

Ohikoena izaten da KPI harmonizatuak eta Kontsumo Prezioen Indizearen datuak antzekoak izatea, beraz, horrek uztailean prezioek behera egin dutela esan nahiko luke. Hala ere, bihar zehaztu ahal izango da azken datu hori,KPIren uztaileko datuak orduan jakinaraziko dira. Ekonomia adituek deflazio arriskurik ez dagoela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.