KRISI EKONOMIKOA. Asko eta ezer ez

Iker Aranburu.
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Urrun, oso urrun, geratu dira Nazioarteko Diru Funtsak herrialde aberatsei gastu publikoa handitzeko eskatzen zien garaiak. Baina hemerotekak dio duela doi-doi urtebete, NDFren udazkeneko batzarraren atarian, Olivier Blanchard ekonomista buruak gomendatu zuela gastu publikoari eusteko eta, «behar izatekotan», neurriak luzatzeko.NDFren batzarrean bertan, Dominique Strauss Kahn zuzendariak gastu publikoa murrizten hasi aurretik «arreta handiz» jokatzeko eskatu zien ortodoxiaren guraizeak ateratzeko asmoa zutenei. Ezohiko hitzak ziren horiek NDFko buru baten ahotik, eta ziur ez dituela gaurko hitzaldian errepikatuko. Hori bai, Frantziako Alderdi Sozialistako burukide den heinean, langabeziari buruzko aipamenik ez da faltako.

Eta zer aldatu da azken 12 hilabeteotan? Bada, asko eta ezer ez. Langabezia -«sekulako arazo soziala, familientzat eta komunitateentzat», iazko hitzaldian-, duela urtebete baino handiagoa da herrialde gehienetan, nahiz eta iaztik hona hazkunde aurreikuspena %3,1etik %4,8ra handitu duten. Finantza munduak ahul jarraitzen duela aitortu zuen herenegun NDFk berak, bankuetan sortutako zulo guztiak ez direlako estali. Aldaketafinantza merkatuetan gertatu da, udaberritik hona zigortzen ari direlako kontu publikoak egoera txarrean dituzten estatuak. Eta, behartuta edo konbentzimenduz, horiei begira gobernatzen den bitartean, langabeziari buruz hitz egiteko aukera asko izango ditu Strauss Kahnek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.