PETROLIOA

Kuota ofizialak igo arren, ekoizpenari eutsi dio LPEEk

Petrolio esportatzaileen erakundeak «lasaitasun mezua» igorri nahi izan die nazioarteko merkatuei, prezioak jaisten joan daitezen

joxerra senar
DONOSTIA
2004ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Azaroaren 1etik aurrera, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak (LPEE) ofizialki 27 milioi upelgehiago ekoitziko ditu. Orain arte eguneko produkzioa 26 milioi upelekoa izan da. Cartela osatzen duten 11 herrialdeek Vienan kuota ofizialak igotzea erabaki zuten atzo. Hala ere, zifrak aldatu baino ez ditu egin LPEEk. Errealitatea bestelakoa da: gaur egun 28 milioi upel inguru merkaturatzen ditu egunero.

«Borondate oneko keinua da», azaldu zuen atzo bileraren ostean Chakib Khelil Aljeriako Petrolio ministroak. «Produkzioan ez du aldaketarik eragingo, baina merkatuei zuzendutako keinua izan da. Prezioetan ondorio psikologikoak izango ditu», gaineratu zuen Bijan Zanganeh Irango ministroak. Petrolioak oso garesti jarraitzen du eta merkatuak urduri daude. Brent upela, Europan erreferentzia nagusitzat hartzen dena, adibidez, 41,81 dolarretan salerosi zen atzo. Abuztuaren erdialdera lortutako 45,1 dolarretik beherago, baina urte hasierako 30 dolarretatik oso urrun. Lasaitasun mezua igorri nahi izan du, beraz, munduko petrolioaren %40 esportatzen duen erakundeak. «Prezioek beherantz bultzatu nahi genituzkeela adierazi nahi izan dugu, prezioak egun garestiegiak baitira», azaldu zuen Purnomo Yusgiantoro LPEEko presidenteak. Bere iritziz, cartelak merkaturatzen duen petrolioaren prezioa egungo 38 dolarretatik 30 dolarretaraino «hor nonbait» jaitsi beharko litzateke. Beste kontu bat da lasaitasun mezuak eraginik izango ote duen. Izan ere, apirilaz geroztik kuota ofizialen eguneko produkzioa hiru milioi upeletan igo du cartelak, baina erabakiok ez dute lortu orain arte prezioak lasaitzerik.

Izuaren eragileak, LPEEren kontrolpetik at

Urduritasuna eragin duten faktoreak LPEEren «kontrolpetik haratago» doazela azaldu zuen Purnomo Yusgiantorok. Funtsean, etorkizunean hornikuntza eskasia egongo ote den beldurra nagusitu da merkatuetan. Munduko eskariaren hazkuntza espero baino handiago izan da aurten (batez ere Txinan eta Estatu Batuetan), Ekialde Hurbileko etaIrakeko egoerak tentsio handia sortzen du, eta gainera, AEBetako energia industriak arazoak ditu petrolioa fintzeko.

Bestetik, eskariaren eta eskaintzaren logikatik kanpo dabiltzan espekulazio funtsek izua hauspotzen dihardutela iritzi dio LPEEk. Egungo preziotik 10 eta 15 dolar bitartean espekulatzaileenjardueraren ondorio direla azaldu zuen Yusgiantorok.Merkatuaren gaineko presiook «ezohikoak eta neurriz kanpokoak» direla iritzi dio LPEEk. Horregatik, nahiz eta egun prezioak oso goian izan, cartelakuste du «zuhur» jokatu behar dutela. LPEEren hipotesien artean, bapatean salneurriak gorantz zuzentzen duten presiook nabarmen lasaitzea eta ondorioz, prezioek beherakada itzela jasatea aurreikusten da. Horregatik, produkzioa «neurrian» zaintzeko ohartarazi zien herrialde bazkideei: «Erreakzio eta gehiegizko erreakzioaren arteko marra oso mehea da».

Bestetik, Yusgiantoren iritziz, merkatuak egonkortzeko lana ez da «LPEErena bakarrik, ekoizle guztiena baizik». Horregatik, erakundetik kanpo dauden herrialdeei elkarlanerako mezua helarazi zien. Vienan izan ziren Mexiko, Errusia, Egipto eta Siriako ordezkariak, besteak beste.

-

Datua





15

Errentagarritasunaren bila, hedge fundinbertsio etxeek bere jarduera eremua petrolio merkatura hedatu dute.Espekulatzaileen jarduerak prezioan 10 eta 15 dolar arteko eragina dutela uste du LPEEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.