Ekonomia

Kutxabank, egoera txarrenean ere kapitalik beharko ez luketen bankuen artean

Oliver Wyman kontsultoriak bihar emango du finantza azterketa gainditu duten bankuen izenak, baina aurreratutakoaren arabera. Kutxabankez gain, BBVA, Santander, La Caixa, Sabadell eta Bankinter izango dira.

2012ko irailaren 27a
19:01
Entzun

Europako eta munduko finantza erakundeek bihar jakinaraziko duten txostenaren arabera, Kutxabank finantza egoera onean dauden bankuen artean dago. Oliver Wyman kontsultoriak txosten bat egin du, eta El Pais egunkariak aurreratu dituen datuen arabera, egoera txarrenean ere, kapitalik beharko ez luketen bankuen artean egongo da. Horrekin batera, BBVA, Sandantder, La Caixa, Sabadell eta Bankinter izango omen dira. 

Bankuen egoera aztertuko duen batzordea gaur da biltzekoa, eta bihar emango dituzte emaitzak. Batzordea Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Banku Zentralak, Europako Banku Agintaritzak eta Europako Batzordeak osatzen dute, eta Espainiako Bankuak eta Ekonomia Ministerioak ere parte hartzekoak dira. Troikako kalkuluen arabera, 60.000 milioiko kapitala duten bankuak izango dira zerrendan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.