Kutxabank-ek urteko lehen seihilekoan 108 milioi euro irabazi zituen, iazko garai berean EAEko hiru kutxek elkarrekin lortutakoa baino %49,3 gutxiago. Erakundeak ohar batean esan du aurten 248 milioi euro hornitze arlorako gorde dituela. 108 milioi euroko irabazietatik 1,6 milioi Caja Sur Kordobako (Espainia) kutxak sortutakoa izan da.
Kutxabank-en negozio bolumena 117.800 milioi eurokoa izan da 2012ko aurreneko sei hilabeteetan, hark esan duenez, iaz baino %2,8 txikiagoa.
BBK (Bizkaia), Vital Kutxa (Araba) eta Kutxa (Gipuzkoa) aurrezki kutxek bat eginda sortu zen Kutxabank, eta aurtengo urte hasieratik dago martxan. Bategiteagatik, besteak beste, kostuak murrizten ari dela aipatu du, eta hori da garai hauetan bere "apustu estrategiteko bat".