Etxebizitza

Kutxabankek %2,5eko interes finkoa izan dezakeen hipoteka bat merkaturatu du

Etxeen salerosketan susperraldi zantzu argiak ikusten ditu erakundeak.

Berria.eus
2015eko martxoaren 11
08:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Hipoteken merkatua biziberritzeko asmoarekin hasi du 2015a Kutxabankek. Aurrena, Euribor +%1ean hasten den interes aldakorreko mailegua merkaturatu zuen, "merkatuko lehiakorrena" erakundearen esanetan. Orain, "interes tasa finkorik erakargarriena" duen hipoteka eskaintzen hasiko da. 

Nominak helbideratuta, erakundeko txartelak, aseguruak eta aurreikuspen produktuak kontratatuta dauzkaten bezeroek, %2,5ean eskuratu ahal izango dute. 30 urtera arteko amortizazioa baimenduko du produktuak, eta tarte horretan baldintzak mantendu egingo dira. "Etxebizitza erosteko finantziazio aukera berri honek segurtasun eta egonkortasun handiagoa eskaintzen die kontratatzen duten bezeroei, une oro ezagutzen baitute kuoten zenbateko zehatza, eta kuota horiekk ez baitira handitu edo murrizten erreferentziazko tipoen bilakaeraren arabera".

Etxeen salerosketan susperraldi zantzu argiak ikusten ditu Kutxabankek. Iaz %24 hazi zen sinatutako hipoteka kopurua, eta aurtengo lehen bi hilabeteetan %30. Batik bat, 35 urtez azpiko gazteek erosi dituzte etxeak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hipoteken merkatuaren %35 du Kutxabankek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.