finantzak

Kutxabankek %41 handitu ditu irabaziak

Etxebizitzak erosteko maileguak %50 handitu ditu urteko lehen hiruhilekoan.

Iker Aranburu.
2014ko maiatzaren 29a
07:20
Entzun

Jarduera ekonomikoaren suspertze-zantzuak ikusi ditu Kutxabankek 2014ko lehen hiruhilekoan. Horietako bat da handitu egin dela etxebizitza bat erosteko mailegu bila joan zaien bezeroen kopurua. Kreditu horiek emateko orduan ere aktiboago jokatu du kutxen bankuak: iazko lehen hiruhilekoan baino %50 gehiago eman ditu.

Mailegu pertsonalen zenbatekoa ere handitu da, %44 kasu honetan.Hazkundea are ikusgarriagoa izan da Andaluziako adarrean, CajaSurren, %141 ugaldu baitira.

Interesen marjinak txikitzen jarraitzen duen arren (-%23,8), Kutxabankek irabaziak handitzea lortu du urte hasieran: 48,1 milioi irabazi ditu, iaz baino %41,2 gehiago.  

Administrazio kontseilua Kutxan

Kutxabanken geroari buruzko eztabaidak beste kapitulu bat  biziko du gaur 16:30etatik aurrera, Donostian. Kutxako administrazio kontseiluaren bileran, EH Bilduko ordezkariek eskatuko dute Gipuzkoa Donostia Kutxak uko egitea Kutxabanken dituen akzioak (%32) saltzeari. Era horretara eragotzi nahi dute bankuaren "pribatizazioa". Litekeena da proposamenak ez aurrera egitea, Xabier Iturbe presidentearen kalitatezko botoak espero den berdinketa  hautsiko lukeelako.

Bulegoetatik kanpora, kalean, Kutxak bere mailegu hipotekarioetan IRPH indizea erabili izana salatu nahi dutenak elkartuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.