Finantzak

Kutxabankek egoitza berria izango du Madrilen

Kutxabankek bikoiztu egin nahi ditu Madrilen dituen negozio datuak. Egoitza 2024an zabalduko dute, Espainiako hiriburuko Claudio Coello kalean.

Kutxabanken egoitza Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Irune Lasa.
2023ko azaroaren 14a
10:17
Entzun

Madrilgo erkidegoan bankuak dituen unitaterik handienak ezartzeko asmoarekin, datorren urtean Kutxabankek egoitza handi berria zabalduko du Espainiako hiriburuan, Salamanca auzoko Claudio Coello kalean. Han jarriko ditu, besteak beste, handizkako talde korporatiboak eta erakundeetako negozioak, bai eta banka pertsonalean, banka pribatuan eta ondare kudeaketan espezializatutako dibisioak ere.

Bankuak uste du zerbitzu nagusiak egoitza bakarrean kontzentratuta hobetu egin duela eraginkortasun operatiboa eta komertziala, Kutxabanken posizioa eta ikusgarritasuna handitzearekin batera.

Izan ere, entitateak helburu jakin bat jarri dio bere buruari, gaur egun erkidego horretan dituen negozio datuak bikoiztea. Kutxabankek 66 bulego ditu orain Madrilgo erkidegoan, eta 450 langile. Iaz han kontzentratu zen bankuaren kreditu inbertsio osoaren %20.

Kutxabankek azaldu duenez, «Madrilek hazkunde aurreikuspen onak ditu, hiriburuaren iparraldean eta ekialdean aurreikusitako hirigintza garapenei eta hiriburuan kokatutako enpresen inbertsioei esker».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.