Kutxak 160 milioi euro garbi irabazi zituen iaz, %11 gutxiago

Nazioarteko kontabilitate arau berriek eragin dute irabaziak ez handitzea

Erredakzioa
2005eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Gipuzkoa Donostia Kutxak 160 milioi euro garbi irabazi zituen iaz, 2003an baino %11 gutxiago ia-ia. Ordea, gora jo zuten kreditu inbertsioek eta kudeatutako sosek.

Urte hasieratik indarrean diren Nazioarteko Kontabilitate Arau berriek %10,95 mozkin txikiagoa islatzera behartu dute Kutxa.

Kutxak orain bi urte baino %11 diru baliabide gehiago kudeatu zituen iaz: 11.666 milioi, orotara. Batez ere pentsio planak hazi ziren (%26). Erakundeko arduradunek zehaztu zuten, gainera, kreditu inbertsioen batez besteko hazkundea «are handiagoa» izan zela 2004an.Eraikuntza finantzatzeko maileguak %31,9 hazi ziren. Etxebizitza erosteko hipotekak, berriz, %21,6. Kutxak, denera, 8.912 milioi euro jaso zituen kreditu inbertsioengatik.Hazkunde «nabarmena» izan zuen finantza bitartekaritzak, biana %1,1 jaitsi zen aurrezki kutxaren oinarrizko marjina, interes tasa apalengatik. Halaber, %10,5 handitu ziren hedapen planek eragindako ustiapen gastuak, Gipuzkoaz haratagoko inbertsioengatik bereziki.Kutxak, dena den, «finantza sektorearen buruan» segitzen du eta Hamar plana prestatu du «sasoi onari» eusteko. Beste 500 langile hartu eta taldean 1.000 inbertituko ditu 2010era arte. Urte horretan mozkinak 250 milioikoak izatea nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.