Kybsek (AP Amortiguadores zenak) 200 langile kaleratzeko asmoan atzera egin du, eta, ondorioz, atzo langileek batzarrean erabaki zuten asteazkenean hasitako greba mugagabea bertan behera uztea. Asteburuan zuzendaritzak egin zien azken eskaintza «oso garrantzitsua» dela iritzi dio Txus Mangado LABeko ordezkariak, eta, horregatik, langileen batzarrak erabaki du berriro negoziatzera esertzea. Elkarrizketari bihar goizeko hamarretan ekingo diote.
Azken eskaintzan, Kybsek proposatu du inor ez kaleratzea. Horren ordez, 57 eta 63 urteko langileak aurrez erretiratzeko asmoa iragarri du, eta langile horiei soldataren %80ko diru osagarriak ordaintzea proposatu du. Mangadoren arabera, uneotan55 langile inguru erretiratuko lirateke, baina plana 2013. urtera begira eginda dago, eta ordu arte 130-140 langile erretira daitezke.
Autogintzaren krisia dela eta, aurten enpresaren produkzioa erdira jaitsi da, eta, horregatik, Kybsek batzordeari proposatu dio beste 50 langile bi urtez beren borondatez langabeziara joatea; bi urteren ondoren enpresakkonpromisoa hartuko luke langileok berriro hartzeko.
Langileen batzordeak ez du ontzat jotzen azken eskaintza hori, berriro enpresara itzultzeko konpromisoa ezerezeangeratu daitekeelako. Horren ordez nahiago du behin-behineko erregulazioko espedientea. Horrekin batera, aurre erretiratuei %90eko osagarria ordaintzearen alde egingo du negoziazioetan.
Greba mugagabea langileen %95ek jarraitu dute, eta Mangadoren ustez, «erremintarik onena izan da»zuzendaritzaren jarrera aldarazteko. «Aldaketa erabateko izan da. Ostiral arratsaldean, Nafarroako Gobernuak mehatxu egin zigun greban jarraituz gero, espedientearena konponduko zutela. Horrek esan nahi zuen enpresaren alde egingo zutela».Orain Mangadok uste du laster gatazka «onerako» itxiko dela.
Kybsek bere asmoetan atzera egin duenez, langileek greba bertan behera utzi dute
Zuzendaritzak orain dio ez duela inor kaleratuko, eta 2013ra bitarte 140 langile inguru aurrez erretiratzeko asmoa du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu