LAB autodeterminazioaren alde maiatzaren 1ean

Erabaki eskubidea "gatazka konpontzeko erabakigarria" dela iruditzen zaio. EAJren eta UPNren "negozioaren eredua bukatu" behar dela esan du Rafa Diezek. Sindikatuak 19 herritan ekimenak antolatuko ditu Langileen Egunean.

2007ko apirilaren 18a
14:44
Entzun
LAB sindikatua autodeterminazioaren alde azalduko da maiatzaren 1ean, Langileen Egunean, erabaki eskubidea "gatazka konpontzeko erabakigarria delako". Bide batez, gaur Bilbon Rafa Diez idazkari nagusiak esan duenez, egun horrek, "langileen interes objetiboei erantzungo dien aldaketa sozial eta politikoaren beharra dagoela erakutsi behar du". Hala, EAJ eta UPN kritikatu ditu, "erregionalismoaren eta negozioaren eredua" burutzen ari direlako, "eta hori bukatu egin behar da".

Aldaketa horretarako guztirako, "bake eskenategiak irabazi eta marko demokratikoa eraiki" behar direla uste du LABek, "euskal herritarren borondatea errespetatuz".

Hazkunde ekonomikoaren "atzean", berriz, "prekarietatea, berdintasunik eza, zerbitzu sozialen murrizketa eta etxebizitzaren garestitzea" daudela salatu du Diezek, eta EAEko eta Nafarroako gobernuen politika ekonomiko eta sozialak indargabetu behar direla. Haren ustez, sindikatuek "erasora" jo behar dute, "errealitate sozialari erantzunez".

Maiatzaren 1eko aldarrikapena dela-eta, LABek 19 herritan ekimenak antolatuko ditu. Ekimen ugariren bidez "parte-hartze handiagoa" lortuko dutelakoan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.