LABek ukatu egin du bere kontura Moulinexeko zuzendaritzarekin bildu denik

2005eko uztailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Moulinexek (egun Seb Iberica) Urnietan duen lantegiaren etorkizuna kolokan dago. Egoera horren aurrean, CCOOk LABeko ordezkariei leporatu die zuzendaritzarekin bildu dela bere kasa, langileen batzordeak ezer jakin gabe. Sindikatu abertzaleak ukatu egin du halakorik eta CCOOri galdegin dio froga zehatzak jartzea mahai gainean. LABek «kezkaz eta tristeziaz» ikusten du batak bestea kritikatzen jarri behar izatea indarrak, borroka enpresaren aurka zuzendu beharrean: «Langileak ateratzen gara galtzaile».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.