LABeko bi kideren helegiteak auzitegietan
EIBAR. LAB sindikatuko bi langilek Alfa enpresaren aurka jarritako bi salaketa epaituko dituzte gaur. Bi hilabeteko zigorra jarri zion enpresak bati, «kaleratzeen kontrako ekintza sindikal batengatik». Bestea ere zigortu egin zuen «akats bat egin zuela leporatuta». Batak zein besteak helegiteak jarri zituzten enpresaren isunen aurka, eta haien epaiketak izango dira gaur. Alfak «beldurra sartu» nahi duela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu