Lamincerreko langileek 24 orduko lanuztea egin dute lan istripua salatzeko

Mungiako enpresaren aurrealdean protesta egin. ELA.
2019ko uztailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUNGIA. Egun bateko greba egin zuten, atzo, Thyssenkrupp taldeko Lamincer enpresan, Mungian (Bizkaia), joan den ostiralean lan istripu batean hildako lankideari elkartasuna adierazteko eta haren heriotza salatzeko. Goizean elkarretaratzea egin zuten, eta sindikatuek azaldu zuten lan istripuak gora doazela urtetik urtera, eta ez direla hartzen horiek saihesteko har daitezkeen neurri guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.