Euskalteli bezeroen arreta eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dizkion Bai Esanen kontratua etenda dago abenduaren 31tik. Zerbitzuok laster enkantera aterako ditu Euskaltelek. Hala ere, langileek ez dute informaziorik jaso, eta enpresa itxiko ote den zurrumurruak ez dituzte gezurtatu ez Bai Esanek ez Euskaltelek. Horregatik, beldur dira 250 langileak, «mehatxupean» lan egin behar dutelako.
Gaur egun, euren lan baldintzak biltzen dituen Espainiako telemarketineko estatu hitzarmena 2003ko abenduaren 31n amaitu zen, eta, geroztik ez denez berritu, ez zaie soldata igoerarik ezarri. Horregatik, ELA, LAB eta CCOOk enpresa hitzarmen bat egitea proposatu zioten zuzendaritzari maiatzaren 25ean, baina ez zuten erantzunik jaso. Azaroaz geroztik lanuzteak egin dituzte: abenduan lau egun, eta urtarrilean eta otsailean bosna egun. CCOOk, ordea, ez du bat egin deialdiarekin.
Atzo, Donostian sinadurak biltzen egon ziren langileak, eta bi posta elektroniko eman zituzten: [email protected] eta [email protected]. Euskaltelera bidaliko dituzte gero. Gaur, 12:00etan, manifestazioa egingo dute Donostian, Bulebarretik hasita, eta bihar arratsaldean auto karabana. Etzi, berriz, Zamudiora abiatuko dira Euskaltelen egoitzaren aurrean elkarretaratzeko.Bai Esango zuzendaritzak atzo prentsa oharrean erantzun zuenELA eta LABen estrategia lan baldintzak zaintzea baino areago doalaeta arazoa enpresa bezeroetara hedatu nahi dutela. Sindikatuei dei egin zien jarrera berriz hausnartzeko.
LAN GATAZKA. Bai Esanen 250 lanpostu «mehatxupean» daude
Etorkizunean zer gertatuko den ez die esan enpresak langileei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu