LAN ISTRIPUA. LAN ISTRIPUA

Iragan astean Urduñan teilatu batetik erori zen langilea hil egin da. Urte hasieratik bederatzi dira lan istriputan hil diren beharginak

Erredakzioa
2005eko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Lan ezbeharren inguruko albisteek ez dute etenik Euskal Herrian. Atzo jakin zen bederatzi direla orain arte urte hasieratik lan ezbeharrean hildako langileak. LABek atzo adierazi zuen astelehenean Gurutzetako ospitalean zendu zela 24 urteko langile gazte bat. Egonor konpainiak azpikontratutako Arcecons enpresako langilea zen. Urtarrilaren 17an, Urduñan, eraikin baten teilatuan lanean ari zenean labaindu, eta erori egin zen. Bilboko langile gaztea zauri larriekin eraman zuten Gurutzeta ospitalera osasun zerbitzuek; azkenean, zauri horiek heriotza eragin zioten. LAB sindikatuak patronalari leporatu zion lan istripuen erantzukizuna, eta administrazio publikoei patronalari men egiten diotela egotzi zien.Bestetik, beste hiru lan istripu gertatu dira azken bi egunetan, baina kasu horietan, ez da hildakorik izan. Batetik, Barakaldon zahar egoitza batean lanean ari zen langile bat erori egin zen atzo, eta Guimon Klinikara eraman zuten. Medikuek ez zuten zehaztu haren osasun egoera. Bestetik, Abantoko El Campillo industria gunean 61 urteko langile alemaniar batek erorketa izan zuen. Azkenik, asteartean, 21:00etan Barakaldoko kaian porturatua zegoen ontzi batean bi metroko altueratik erori zen R.M. 46 urteko langilea.

Bi kontzentrazio Errenterian

Kontzentrazio bana egin zutensindikatuek astelehenean, hildako kamioilariaren sendiari elkartasuna azaldu eta lan istripua gaitzesteko. Alde batetik, ELA, LAB, ESK eta EILAS elkarretaratu ziren 11:30ean. Lan istripu gehiagorik ez zioen pankartaren atzean 150 lagun egon ziren isilik ordu erdiz. Eguerdian, CCOO eta UGT sindikatuetako kideak bildu ziren Lan istripua, patronalaren delitua zioen pankartaren atzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.