LAN ISTRIPUAK. 2004an nabarmen gutxitu ziren lan istripuetako heriotzak

Urtarriletik azaroa artean 77 langile hil ziren Hegoaldean; 2003an, 136

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Beharrean ari zirela hildako langileen kopurua jaitsi egin zen iragan urtean Hego Euskal Herrian. 2003an 136 langile zendu ziren beharrean ari zirela, Osalaneko eta Nafarroako Gobernuaren arabera. Iaz 77 lan heriotza izan ziren azaroa bitartean.

Bizkaian 34 behargin zendu ziren bitarte horretan, 2003ko urte osoan baino 20 gutxiago, beraz. Gipuzkoan 19 behargin hil ziren; 19 gutxiago, eta Nafarroan ere behera egin zuen kopuruak: 2003an 31 behargin hil ziren; iaz, berriz, 14. Araban hiru hildako gutxiago izan ziren. Zerbitzuen alorrean eta beharginak lanera zihoazela gertatu ziren istripu hilgarri gehienak Hegoaldean, 26na. Lanera bidean 5.089 istripu izan ziren guztira, horietariko 88 larriak izan ziren. Istripu hilgarriez gain, 558 istripu larri gertatu ziren guztira.Emakumezkoen eta gizonezkoen istripuen artean nabarmena zen aldea. Gizonezkoek izan zituzten lan istripuen %80 inguru, 2003an eta 2004an. Gipuzkoa, ordea, salbuespena izan zen iragan urtean. Emakumezkoek izandako lan istripuak nabarmen gehitu ziren, eta 2003ko %20tik %36ra igaro ziren 2004an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.