ENPLEGUA

Lana dutenak gehiago dira, baita langabeak ere

Urteko hirugarren hiruhilekoan aurrekoan baino 11.000 lagun gehiago zebiltzan lanean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aldi horretan ugaritu egin dira langabeak ere (4.700 gehiago). 

Iker Aranburu.
2013ko urriaren 18a
15:10
Entzun

Enpleguari buruzko datu gazi-gozoak eman ditu Eustatek. Haren biztanleriaren jardueraren araberako inkestak dioenez, 15.800 gehiago batu dira lan merkatura uztailaren 1etik irailaren 30era. Horietatik gehienek enplegua dute (11.000 gehiago), baina badira langabeziaren zerrendara batu direnak ere (4.700). Langabezia tasa, horrenbestez, %14,8ra igo da hiru lurraldetan, aurreko hiruhilekoan baino 0,3 gehiago, eta duela urtebete baino hiru puntu gehiago. 

Gazteen langabezia tasa kopuru orokorretatik oso gora dago,  %41,2an, nahiz eta azken hiruhilekoan 1,7 puntu jaitsi den. jardueraren igoeragatik. Lurraldeka, langabezia tasarik handiena Arabak du, %16,7 (+4.400 pertsona, hazkunderik handiena); Gipuzkoak, %11,9ko tasa du  (+1.200), eta Bizkaiak, berriz, %15,9 (800 pertsona gutxiago).

Okupazioa gizonen artean hazi da, zerbitzuetan batez ere. Eraikuntzak (-1.800) eta industriak (-1.300) enplegua galtzen jarraitzen dute, Eustatek dioenez. Kalitate eskaseko enpleguak dira sortu direnak; denbora baterako kontratudunak edo kontraturik gabeko soldatadunak 19.500 gehiago dira, eta 7.500 autonomo gehiago ere badaude. Mugagabeko kontratua dutenak, berriz, 15.900 gutxiago dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.