Lanbidek errenta kenduko die bi mila laguni

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Datorren hiletik aurrera, Lanbide enplegu zerbitzu publikoak diru sarrerak bermatzeko errentarik gabe utziko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2.031 herritar, ez baititu aurkitu. Gizarte laguntzetako iruzurra saihesteko kanpaina hasi zuen orain dela hilabete batzuk, eta atzeman ez dituenei diru-laguntza kentzea erabaki du.

Lanbidek gutun bat bidali zien diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten herritar guztiei, ia 57.000 laguni. Gutunari erantzuteko eskatzen zien, hartzaile bakoitzaren datuak ondo zeudela ziurtatu nahi zuelako. Hasiera batean, 7.006 lagunek ez zuten erantzun. Orduan, Lanbidek hedabidee bitartez dei egin zien, eta dei hari 3.000 lagunek erantzun zioten, Lanbideren bulegoetara joan, eta bizilekuz aldatu zirela jakinarazi zuten. Gainontzekoei beste gutun bat helarazi zien, azken abisua emanez, eta ia beste 2.000 lagunek erantzun zioten. Azkenean, 2.031 herritarek ez diote erantzun Lanbideren deiari, eta, horrenbestez, maiatzetik aurrera gizarte laguntzarik gabe geldituko dira horiek. Ondorioz, urtean 17,28 milioi euro aurreztuko ditu diru kutxa publikoak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat gizarte eragilek kritikatu egin dute Lanbideren erabakia; diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dituen herritarrak kriminalizatzea egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.