Eusko Jaurlaritza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enplegu zerbitzu berria elkarrizketa sozialeko mahaian biltzen diren eragileekin eztabaidatzeko prest dagoela azaldu zuen atzo, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak zabaldutako prentsa ohar baten bitartez. Lanbideren izaerajuridikoa, zuzenbide pribatuko herri erakunde zein erakunde autonomoa izan, «adostasun sindikal eta politikoaren emaitza» izango dela ziurtatu dute Lakuatik.
ELA eta LAB sindikatuetatikherenegun eginiko kritikei ez zien zuzenean erantzun Eusko Jaurlaritzak, baina elkarrizketa sozialean «nahi duten eragile guztiek egon» daitezkeela nabarmendu nahi izan zuen. Edonola ere, Enplegu Sailak proposatutako «formula inposatzeko asmorik ez» dutela ziurtatu zuten atzoko oharrean.
Jaurlaritzak, hala ere, zuzenbide pribatuko herri erakundearen eredua defendatu zuen berriz, «kudeaketa arina eta eraginkorra» eskaintzen duelako. Horrez gain, sindikatu guztiek esandakoaren kontra, «kontrol publikoaren berme guztiak» dituela uste dute, eta Osakidetza zein Uraren Euskal Agentzia erakundeak jarri zituzten adibide gisa.
Iritzi berekoak
Batzuk elkarrizketa sozialarenmahian parte hartu arren eta besteek bilgune honen aurkakoak izanda ere, Lanbide berriaren izaeraren inguruan bat datoz Euskal Herriko lau sindikatu nagusiak. Euskadiko CCOOk eta UGT-Euskadik Jaurlaritzako ordezkarien aurrean esan dute asteon erakunde autonomoaren aldekoak direla. ELAk eta LABek, berriz, eredu bera defendatu zuten herenegun eginiko agerraldian. Izaera pribatuko herri erakundeak administrazioaren kontroletik urrunago egoten dira, haien aurrekontuak Herri Kontuetako Euskal Epaitegiak ikuskatzen baditu ere.
ELAk eta LABek, bestalde, erakunde berriaren langileek izango dituzten lan baldintzez hitz egiteko mahai bat sortzea nahi dute.
Lanbideren izaera sindikatuekin adosteko prest dago Jaurlaritza
Legez sortutako erakunde autonomo bat izan dadin nahi dute UGTk, LABek, ELAk eta CCOOk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu