ENPLEGUA

Lanbideri buruzko akordioa lortu du Jaurlaritzak LAB, CCOO eta UGTrekin

ELAko afiliatuek bihar egingo dituzten batzarretan erabakiko dute akordioarekin bat egin ala ez.

Lanbideren bulego bat, Ondarroan. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2015eko irailaren 30a
07:39
Entzun

Lanbideko langile kopuruaren eta haien lan baldintzei buruzko akordioa lortu du Jaurlaritzak UGT, CCOO eta LAB sindikatuekin. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enplegu zerbitzuek 918 langile izango dituzte, gaur egungo lan baldintzekin.

ELAk eta UGTk 11 ordezkari dituzte, eta bederatzina LABek eta CCOOk.

Akordioak amaiera eman diezaioke hainbat urte iraun duen Lanbideko lan gatazkari.

Orain dela ia bost urte jaso zituen Eusko Jaurlaritzak enplegu politika aktiboen eskumena. 2011. urtean hasi zen Lanbide eraberritua jardunean, baina behin-behineko egoeran aritu da harrezkero. Zerbitzuaren barneko egitura eta antolakuntza finkatzea falta zen, lanpostu zerrenda baten bidez, gobernuak dituen gainerako erakunde autonomiadunetan gertatzen den antzera. Zerrenda hori izan da Enplegu Sailaren eta sindikatuen arteko eztabaida iturri azken urteotan, Lanbiden zazpi greba deialdi utzi dituen gatazka luzea.

Hainbat hilabetez negoziazioak ez aurrera ez atzera ibili ondoren, irailaren hasieran Lanbideko lan taldea finkatu zuen Jaurlaritzak. Keinu gisa, orain dauden behin-behineko langileak ez kanporatzea eskaini zuen Jaurlaritzak. Orduan gobernuak iragarritakoa hobetu ahal izan dutela nabarmendu dute sindikatu negoziatzaileek.

  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.