LANGABEZI TASA
Langabezi tasa %2,98 jaitsi da maiatzean Hego Euskal Herrian
Maiatzeko langabezi datuek adierazi dutenez azken hilabetean Hego Euskal Herrian 2.091 langabe gutxiago egon da. Horrenbestez langabezi tasa %2,98 jaitsi da, dena den oraindik ere 85.847 langunek langabezian diraute Hego Euskal Herrian.
Honako hau da langabe kopurua herrialdeka: Araban 9.949 (%1,75 gutxiago maiatzean), Bizkaian 40.978 (%4,82 gutxiago maiatzean), Gipuzkoan 20.006 (%2,15 gutxiago maiatzean) eta Nafarroan 15.924 (% 3,54 gutxiago maiatzean). Iaz epe berean zeudenak baino 918 langabe gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu