Uztailean behera egin zuen langabeziak Hego Euskal Herrian ekainarekin alderatuta. Lau herrialdeetan jausi da langabe kopurua gainera: batez beste, Araban apaldu da gehien langabezia, eta apenas murriztu den Nafarroan.
Iaztik hona %7,83 jaitsi da langabezia kopurua, 2015eko uztailean 196.203 baitzeuden langabe gisa erregistratuta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eta Lanbiden. Lau herrialdeetan egin du behera ordudanik, baina proportzionalki gutxiago Nafarroan.
Langabeziaren jaitsierak ez du, ordea, lana egiten dutenen kopurua handitu. Kontrara, ekainean baino 1.955 afiliatu gutxiago ditu Gizarte Segurantzak Hego Euskal Herrian. Ohikoa da hori uztailean. eta hein handi batean autonomoen ondorioa da: enpresa batentzat lan egiten dutenek hilabete horretan ez badute beharrik, Gizarte Segurantzaren zerrendetatik ateratzen dira kotizazioa ez ordaintzeko. Aurten 1.157 gutxitu da autonomoen kopurua hilabete bakarrean.
111.401 kontratu sinatu ziren lau herrialdeetan uztailean, eta horietatik 5.939 izan ziren kontratu finkoak; guztien %5,33.
Datuak:
Araba.
Uztail amaieran 23.040. Ekainarekiko -638 (-%2,69). Iazko uztailarekiko -2.108 (-%8,38).
Bizkaia.
Uztail amaieran 80.173. Ekainarekiko -1.499 (-%1,84). Iazko uztailarekiko -6.305 (-%7,29).
Gipuzkoa.
Uztail amaieran 38.251. Ekainarekiko -824 (-%2,11). Iazko uztailarekiko -3.996 (-%9,46).
Nafarroa.
Uztail amaieran 39.606. Ekainarekiko -52 (-%0,13). Iazko uztailarekiko -2.724 (-%6,44).
Hego Euskal Herria.
Uztail amaieran 181.070. Ekainarekiko -3.013. Iazko uztailarekiko: -15.133.