Langile bat hil da Abadiñon, estanpagailu batek jota

Lanera zihoala beste behargin bat zendu da Etxebarrin, errepidea igarotzen ari zela kamioi batek harrapatuta

Erredakzioa
Bilbo
2012ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Abadiñoko (Bizkaia) Talleres Unamunzaga enpresako langile bat zendu zen atzo, estanpailu baten moldeak jota. Etxebarrin (Bizkaia) beste langile bat hil zen goizean, lanera zihoala kamioi batek harrapatuta.

Abadiñoko ezbeharra 08:38ean gertatu zen; Sos Deiak zerbitzuak jakinarazi duenez, bularrean eta buruan hartu zuen min beharginak, eta unean bertan zendu zen. Osalaneko teknikari talde bat istripuaren lekura bildu zen, gertatutakoaren nondik norakoak ikertzeko. ELAk azaldu duenez, J.B. da hildakoa, 54 urte ditu eta Eibarkoa da.

Iturri beraren arabera, Etxebarrin zendutakoa Lantegi Batuak enpresako langilea zen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripua 07:40 aldera gertatu zen, Baskonia zubi inguruan. Gizonezkoa oinezkoen pasabide batetik errepidea igarotzen ari zela jo zuen kamioiak, eta bertan zendu zen. Errepidea itxiegin behar izan zuten, eta, ondorioz, auto ilara luzeak sortu ziren bi noranzkoetan.

ELA eta LABen deialdia

Abadiñoko ezbeharra salatzeko, elkarretaratzea egingo dute ELAk eta LABek bihar, Matiena-Berriz errepidean, Iketz enpresaren aurrean, 12:30ean.

ELAk azaldu duenez, urtea hasi zenetik 45 langile hil dira Hego Euskal Herrian. Hori horrela, prebentzioan eta lan osasunean neurriak hartzeko eskatu die erakunde publikoei. Sindikatuak uste du prekarietatea eta neurri falta direla, besteak beste, lan istripuen eragileak.

LABen arabera, 2012an dagoeneko 53 behargin hil dira Euskal Herrian; horietatik 23 Bizkaian. Abadiñoko kasuari dagokionez, LABek dio enpresako langileek jakinarazi dutela segurtasun neurriak ez zirela behar adinakoak. Hori dela eta, istripuaren arrazoiak aztertu eta erantzukizunak argitzeko eskatu du.

Sindikatuak beharrezkotzat jotzen du eredu aldaketa bat, aldaketa politikoa, ekonomikoa etasoziala ekarriko duena: «Aldaketa langileok ekarriko dugu, lantoki, herri eta auzo bakoitzean hartutako konpromisoen ondorioz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.