Lan osasuna

Langile bat hil da Artatzan, garabi batetik erorita

Urederra kanpinean ari zen lanean.

Foruzainak azadu du garabiko saskia erori egin dela hamar metroko altuera batetik. FORUZAINGOA
Iker Aranburu.
2020ko urtarrilaren 27a
13:36
Entzun

Foruzaingoak azaldu duenez, hildakoa Artatzakoa bertakoa zen, eta 55 urte zituen.

Langilea kanpinean lan egiten ari zen, garabi-kamioi batean. Oraindik azaldu ez dituzten arrazoiak direla medio, garabiko saskia erori egin da, hamar metroko altuera batetik. Langileak kolpe handia jaso du buruan, eta berehala hil da.

Gorpua Iruñera eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Urte hasiera beltza izan da lan osasunarentzat. Sindikatuen datuen arabera, hilaren 1az geroztik gutxienez bederatzi lagun hil dira lanean ari zirela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.