Heriotza eragin duen urteko lehen lan istripua Basauriko Gerdau Sidenor lantokian gertatu da. Atzo arratsaldeko lehen orduan elektrokutatu egin zen hango langile bat, eta zauri larriengatik zendu zen. 2013. urtea 35 lan istripu hilgarrirekin bukatu zen; 2014ko zerrenda beltza estreinatzeko zortzi egun baino ez dira behar izan. Azpimarragarria da urteko azken heriotza ere Gerdauren lantoki batean gertatu zela, Azkoitian. Altzairu fabrikaren barruan garraio lanak egiten duen Limpiezas Rosi subkontratarentzat egiten zuen lan hildakoak.
Basauriko Gerdauren plantan, halaber, heriotza gehiago egon dira azken urteetan. 2010eko irailean, 28 urteko langile bat hil zen han, labeetarako erabiltzen den gurdi batek harrapatuta.
Langile bat hil da Basauriko Gerdaun; urteko lehen lan istripua izan da
Arratsaldean gertatutako ezbeharrean elektrokutatu egin da behargina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu