Lan istripua

Langile bat hil da Bilbon, hamar metrotik erorita

Albia eraikinaren konponketan ari zen lanean

Iker Aranburu.
2016ko azaroaren 2a
07:53
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esandakoaren arabera, 15:45 aldera izan da istripua. Oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla medio, 41 urteko langile bat Albia eraikineko sabai-leiho batetik erori da. Anbulantzia iritsi denerako behargina dagoeneko hilda zegoen. 

Bulego eraikin bat da Albia, Bilboko erdialdean dago, eta urtearen hasieran hasi ziren eraberritzen. Aurrealdeko aldamioak duela egun batzuk kendu zuten.

Osalaneko teknikariak istripuaren zergatiak ikertzen ari dira.

Sindikatuek ezbeharra salatu dute eta ziurtatu dute azpikontratazioak eta prekaritateak lan istripuak ugaritzen dituztela ziurtatu. Hain zuzen ere, biktima azpikontratatutako langilea zela azaldu du LABek, Construcciones Olabarrik kontratutako Sesman  enpresako langilea.

Istripua salatzeko bi ekitaldi daude deituta biharko, Albia eraikinaren kanpoan. 11:30etan CCOOk deitutakoa, eta ordu erdi beranduago ELAk, LABek eta Eskubide Sozialen Gutuneko beste taldeek deitutakoa.

Urriaren 27an beste langile bat hil zen, Michelinek Gasteizen duen lantegian. 900 kiloko pieza batek azpian harrapatuta hil zen 40 urteko J.R.V. langile gasteiztarra. ELAren zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten hildako 50. behargina izan zen, eta urteko bigarrena Gasteizko Michelinen. Heriotzaren ardura argitzeko eskatu zuten haren lankideek, protesta egun jendetsuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.