Atzo arratsaldeko hirurak aldera jazo zen ezbeharra, Bilboko Erribera kalean, Arriaga Antzokitik gertu. Berrogeita bost urteko behargin bat plataforma jasotzaile baten gainean lanean ari zela, erori, eta jasotako kolpearen rengatik bertan hil zen.
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, osasun zerbitzuetako langileak ahal bezain bizkorren joan ziren istripuaren lekura, baina beharginaren heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin.
Langilearen gorpua Bilboko Auzitegi Medikuntzako Patologia Zerbitzura eraman zuten, han autopsia egin diezaioten.
UGT sindikatuak, gertatutakoa gaitzesteaz gainera, kontrol neurri eta ikuskatze zorrotzagoak galdegin ditu, berriz horrelakorik gerta ez dadin. Eraikuntza sektorean, esaterako, erorketak behin eta berriz geratzen direla esan du, eta horiek saihesteko neurriak behar-beharrezkoak direla deritzo.
Sindikatuaren esanetan, «lan arriskuak ekiditeko sektore bakoitzera egokitutako neurririk ez egoteak, egunero milaka langile jartzen ditu lan ezbeharren bat izateko arriskuan».
Aste honetan lan istipuz hildako bigarrena da atzokoa,bestea, 36 urteko malerrekarra, asteartean zendu baitzen Iraizotzen izandako ezbeharrean. Hain zuzen, LAB sindikatuak deituta, atzo egin zituzten astearteko ezbeharra salatu, eta senide eta hurbilekoei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak.
LAB sindikatuaren arabera, urtea hasi zenetik 75 langile hil dira Euskal Herrian, lanean ari zirela izandako ezbeharretan. UGT sindikatuaren zenbaketaren arabera, berriz, 54 langile dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan zenduak; horietatik 54, Bizkaian.
Langile bat hil da Bilbon, plataforma jasotzaile batetik erori ostean
UGTk sektore bakoitzera egokitutako prebentzio neurriak eskatu ditu, lan istripuak saihesteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu