Asteazken arratsalde honetan langile bat hil da Mercedes-Benz enpresak Gasteizen duen lantegian, LABek jakinarazi duenez. 50 urte zituen,eta LEDHR Ingenieria y Servicios enpresarentzat lan egiten zuen. Sindikatuaren arabera, istripu ez-traumatiko bat izan da heriotzaren arrazoia. LABek salatu duenez, halako gertakariak «ez dira kasualitatea»; beharginen lan baldintza «prekarioen» emaitza direla nabarmendu du.
Sindikatuaren zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten hildako 65 langilea da. Azken-aurreko heriotza larunbatean gertatu zen, Andoaingo Antex Fibres enpresan.
🔴 LEDHR enpresako 50 urteko langile bat hilda aurkitu dute Gasteizko Mercedes-en, istripu ez traumatiko baten ondorioz
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) November 2, 2022
Urteko 65. lan heriotza da, bigarrena hiru eguneko epean #PrekaritateaHiltzailea
Odoluste honek ezin du oharkabean pasa. Ez da kasualitatea, prekaritatea da! pic.twitter.com/6dX5wxChfX