LANEKO OSASUNA

Langile bat hil da Hernanin, amiantoaren ondorioz

Bokalen, Fertiladour enpresako langileak erradiazioen ondorioz hil direla onartu dute osasun agintariek.

Iker Aranburu.
2013ko ekainaren 13a
20:08
Entzun

Atzo hil zen Pedro Grijalba Izagirre, hainbat urtez amiantoarekin lan egiteagatik biriketako minbiziak jotako langilea. Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkartearen arabera, aurten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan amiantoaren ondorioz hildako bosgarren laguna da.

Grijalbak 58 urte zituen, eta Hernanikoa zen. Gaur egingo dute haren hileta herri horretako Florida auzoko elizan. Tenpluaren aurrean biltzera deitu ditu Asviamiek amiantoarekin lan egindako guztiei. Amiantoak hil egiten du. Hiltzaile isila pankartaren atzean salatuko dute ez zela prebentzio lanik egin.

Grijalbak Hernaniko Pedro Orbegozo enpresan egin zuen lan hainbat urtez amiantoarekin kontaktuan, labearen bobeda konpontzen, galgaren zapatak  aldatzen eta antzeko lanetan. Orduan arnastutako amiantoaren zuntzek biriketako minbizia eragin zioten. Duela hilabete batzuk eman zioten Erabateko Ezgaitasuna gaixotasun profesionala dela eta. «Hala ere, Fraternidad mutualitateak helegiteekin torturatzen jarraitu zuen».

Amiantoak ez ezik, Bokaleko (Lapurdi) Fertiladour enpresan erabilitako monazitak isurtzen duen erradiazioak ere langile batzuk hil dituela egiaztatu du Akitaniako Osasun Agentziak. Material horrekin lan egiten dutenen zerrenda eman beharko du orain Fertiladourrek. Catherine Greze eurodiputatu ekologistak "garaipentzat" jo du onarpena. "Mobilizazio kolektibo luzeak emaitzak eman ditu. Adi egongo gara egia osoa jakin dadin", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.