Lan istripua

Langile bat hil da Irunen, kamioiak aurretik eramanda

Bere kamioiak harrapatuta zendu da. Aste honetan hil den bigarren behargina da.

2007ko maiatzaren 17a
17:40
Entzun 00:00:0000:00:00
Langile bat hil da gaur goizean Irunen (Gipuzkoa), lan istripuan, Eroskiren aparkalekuan.

Kamioilaria zen hildakoa eta, Osalanek esan duenez, kamioia aparkatzen ari zela une batez jaitsi egin da, zer leku zeukan ikusteko, baina orduan ibilgailua mugitu egin da eta langilea aurretik eraman du furgoneta batenganaino. Orduantxe zendu da. Goizeko zortzietan izan da istripua.

Gizonezkoa da hildakoa (Nicolas H.J.), Zornotzakoa (Bizkaia) eta 39 urte zeuzkan. Hegoa Zornotzako garraio enpresako behargina zen.

CCOOk elkarretaratzea deitu biharko langilearen heriotza salatzeko eta segurtasun baldintza hobeak aldarrikatzeko. Zornotzan, Hegoa enpresaren aurrean egingo dute, 11:30ean.

Aste honetan beste langile bat hil da, Otxandion (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.